Robotika eta automatismoak
2. ebaluaketan roboten zatiak eta elementu desberdinetaz informazioa lortu eta landu behar duzu.
Sentsoreak bilatu behar duzun beste elementu mota dira. Zer eratakoak izan daitezkeen eta nola eragiten duten jakin behar duzu.
Makina automatikoak nola kontrolatzen diren buruzko lana egin behar duzu ere.
Ez ahaztu argazkiak gehitzen.
Automatismoak
Automatismoak beraiek bakarrik diharduten makinak dira.
Erabakiak hartzeko gaitasuna dute eta funtzio zehatz batzuk betetzen dituzte. Honetarako, kontrol sistema bat beharrezkoa dugu makinak egin behar duena “jakin” dezan.
Beste osagai garrantzitsua, sentsorea (sensor) da. Honekin makinak bere inguruan gertatzen denari buruzko informazioa jaso dezake.
Kontrol sistemak
Hauen helburua makina erregulatu eta kontrolatzea da. Mota asotakoak izan daiteze, baina bi multzo nagusietan biltzen dira: mekanikoak eta elektrikoak.
Kontrol sistema sinpleenak programadoreak dira. Hauek makina baten ibilera era sinple batetan aldatzeko gai dira (piztu, itzali, denboran zehar eragin e.a…).

Kontrol sistema aurreratuenak, gaur egun ordenagailuak dira. Hauen bitartez informazio jarioa bi norabidetan ematen da, ordenagailuak aginteak bidali eta makinaren informazioa iristen zaio erabaki zuzenak har ditzan.

